Tripaki argi

Tripaki argia / Negu ziza
Hedgehog fungi2.jpg
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaHydnaceae
GeneroaHydnum
Espeziea Hydnum repandum
L., 1753
Mikologia
Ridges icon.png 
himenio tolestua
Depressed cap icon.svg 
txapel zapaldua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Tripaki argia, Negu ziza edo zizauria (Hydnum repandum) onddo espezie bat da. ADN ikerketek erakutsi dute harreman estua duela Cantharellus cibarius espeziearekin.[1]

Morfologia

Tripaki argiaren txapela 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa da, haragitsua, trinkoa, hori argia edo laranjaxka, lehorra eta matea, ilupaduna eta batzuetan zartatua. Hasieran biribila bada ere, gero zabaldu egiten da eta ertz gingildun irregularra dauka.

Txapel azpian eztenak dauzka, oso hauskorrak eta erraz askatzen direnak, estutuak, dekurrenteak eta txapelaren kolore berekoak edo apur bat argiagoak.

Hanka zurbila, lodia, irregularra eta gehienetan laburra da.

Haragi zuria dauka, hauskorra, usaingabea eta zapore zertxobait mingotsekoa.

Espora zuri-kremak dauzka, biribilak baina apur bat zorrotzak.

Ekologia

Hostozabalen eta koniferoen baso itxietan agertzen da, taldeka edo sorgin-korroetan. Gehienbat udazkenean eta neguan sortzen da.

Gastronomia

Jangarria da, baina mingostasun puntu bat dauka, batez ere ale helduek. Ez da denen gustukoa.

Beste izen arruntak

Hydnum repandum tokiko euskarazko testuetan:[2] negu-ziza; tripaki.

Deskripzioa

Kapela: 5 eta 12 cm. arteko diametrokoa, oso haragitsua, irregularra eta aldakorra eta ertza uhindua eta gingilduna (lobulatua). Azala itsatsita, lehorra eta gamuza-hori mate kolorekoa, baina batzuetan izokin koloreko tonuak edo hori-lehoi kolorekoak ditu.

Orratzak: Hauskorrak, erraz askatzen direnak eta dekurrenteak kapelaren azpikaldean. Oso estu eta zahartzaroan arrosaxka bihurtzen diren krema kolorea dute.

Orratz dekurrenteak: hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak.

Hanka: Gehienetan motza, baina tamaina eta forma desberdinak izan dezake. Askotan eszentrikoa da eta kapelarena baino kolore zurbilagoa du.

Haragia: Trinkoa, hauskorra, zuria hasieran, gero horixka edo laranja kolorekoa. Zapore gozokoa, zahartzean apurtxo bat mingotsa egiten dena eta fruta usain pixka batekin.[3]

Hydnum repandum

Etimologia: Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo genero honi emandako izen arbitrarioa. Repandum epitetoa berriz, kapelaren goiko ertzengatik.

Jangarritasuna

Jateko ona, orratzak kenduz gero (ur zorrotada batekin kentzen zaie) eta ale gazteak kontsumitzen badira. Ale zaharrak oso mingotsak direnez, baztertu egin behar dira.[4]

Mikofagoen perretxiko klasikoetako bat da, oso atsegina egiten zaiena, espezie gehienak hotzaren ondorioz desagertu ondoren aurkitzen delako, ugari eta talde handitan agertzen delako, osasuntsu egoten delako eta ez zaperotuta, harietan sartuta kontserbatu daitekeelako eta behar bezala prestatzen bada kalitate oneko jangarria delako.

Nahasketa arriskua

H. rufescens jangarriarekin, kapela ez du hain haragitsua, kolore laranjagoa dauka eta oin meheagoa.[5]

Sasoia eta lekua

Udazkenean eta neguaren zati batean agertzen da, hostozko basoetan zein koniferoetan, koniferen azpian bizi denean pagoeetan bizi denean baino gamuza kolore zurbilagoa du eta ez da hain lehorra.[6]

Oharra: Ustailaren amaieran pagoen basoetan laranja koloreko tonalitateak dituen barietate bat agertzen da, oso trinkoa , haragitsua eta oin motzekoa. Pinudietan, azaroan H. Repandum forma bat aurkitzen dugu, ia zuria eta oso hauskorra dena.

Banaketa eremua: ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea, Australia.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 421 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 450 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 574 or. ISBN 84-404-0530-8..
  6. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 573 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q13684
  • Commonscat Multimedia: Hydnum repandum
  • Wikispecies Espezieak: Hydnum repandum

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 59880
  • Catalogue of Life: 142053
  • Dyntaxa: 4370
  • EOL: 960112
  • GBIF: 2554716
  • Index Fungorum: 225014
  • UICN: 122090544
  • MycoBank: 225014
  • NCBI: 68759
  • Wd Datuak: Q13684
  • Commonscat Multimedia: Hydnum repandum
  • Wikispecies Espezieak: Hydnum repandum


Euskal Herriko perretxiko eta onddoak
Amanita
Amanita eliae | Amanita irintsua (Amanita boudieri) | Amanita mairei | Amanita proxima (Amanita ovoidea var proxima) | Ardotsu (Amanita rubescens f. annulosulfurea) | Galdakao lanperna (Amanita rubescens) | Hiltzaile berdea (Amanita phalloides) | Hiltzaile goiztiarra (Amanita verna) | Kukuma (Amanita ovoidea) | Kukumelo ezkatagrisa (Amanita ceciliae) | Kukumelo grisa (Amanita vaginata) | Kukumelo gris-marroia (Amanita umbrinolutea) | Kukumelo laranja (Amanita crocea) | Kukumelo luzea (Amanita lividopallescens) | Kukumelo marroiska (Amanita fulva) | Kuleto faltsua (Amanita muscaria) | Kuletoa, gorringoa edo arrautza-perretxikoa (Amanita caesarea) | Lanperna ezkatahoria (Amanita franchetii edo Amanita aspera) | Lanperna ezkatazorrotza (Amanita echinocephala) | Lanperna horia (Amanita gemmata) | Lanperna iluna (Amanita spissa) | Lanperna limoia (Amanita citrina) | Lanperna txarra (Amanita pantherina)
Boletus
Boletus lupinus | Boletus dupainii | Boletus fechtneri | Boletus lateritius (Boletus queletii var. lateritius) | Boletus lepidus | Boletus pseudoregius | Boletus rhodopurpureus | Boletus rhodoxanthus (Boletus sanguineus var. rhodoxanthus) | Boletus speciosus | Onddo erregea (Boletus regius) | Onddo hankaederra (Boletus calopus) | Onddo hankagorria (Neoboletus luridiformis, izen ohia Boletus erythropus) | Onddo hankazorrotza (Boletus appendiculatus) | Onddo iodousaindua (Boletus impolitus) | Onddo pinua (Boletus pinophilus, izen ohia Boletus pinicola) | Onddo purpura (Boletus purpureus) | Onddo zikina (Boletus luridus) | Onddobeltza (Boletus aereus) | Onddozuri mingotsa (Boletus radicans) | Quelet onddoa (Suillellus queletii, izen ohia Boletus queletii) | Rubroboletus legaliae edo Boletus splendidus | Satan onddoa (Boletus satanas) | Udako onddozuria (Boletus reticulatus, izen ohia Boletus aestivalis) | Udazkeneko onddozuria (Boletus edulis)
Leccinum
Russula
Gibel beltz-ubela (Russula atropurpurea edo Russula krombholzii) | Gibel hankagogora (Russula rosacea) | Gibel hori-ubela (Russula violeipes) | Gibel kamalehoia (Russula risigallina edo Russula chamaeleontina) | Gibel karramarroa (Russula xerampelina) | Gibel kuletoa (Russula aurea edo Russula aurata) | Gibelaranja hankagorria (Russula decolorans) | Gibelaranja orinduna edo gibelorriska maltzmina (Russula badia) | Gibelarrosa goiztiarra (Russula vesca) | Gibelarrosa horikorra (Russula puellaris) | Gibelarrosa liraina (Russula rosea) | Gibelberde iluna (Russula parazurea) | Gibelberde orrikrema (Russula aeruginea) | Gibelberde orrizuria (Russula heterophylla) | Gibelgorri geraniousaina (Russula pseudointegra) | Gibelgorri hankagogorra (Russula lepida) | Gibelgorri okagarria (Russula emetica) | Gibelgorri orriurdinska (Russula nobilis edo Russula mairei) | Gibelgorria edo Gibelmarroi orriosoa (Russula integra) | Gibelgorriska eztiusaina (Russula melliolens) | Gibelgris kirasduna (Russula pectinata) | Gibelhori hankagrisa (Russula claroflava) | Gibelhori orrilaranja (Russula lutea) | Gibelilun errea (Russula adusta) | Gibelilun orrimina (Russula acrifolia) | Gibelilun orrizabala (Russula nigricans) | Gibelilun zuri-beltza (Russula albonigra) | Gibel-laranja orinduna (Russula maculata) | Gibelmarroi ildaskatua (Russula amoenolens) | Gibelmore hankamorea (Russula torulosa) | Gibelmore hauskorra (Russula fragilis) | Gibelokre almendrausaina (Russula grata edo Russula laurocerasi) | Gibelokre hankazuria (Russula ochroleuca) | Gibelokre kirasduna (Russula foetens) | Gibelokre konpotausaina (Russula fellea) | Gibelokre orrizuria (Russula farinipes) | Gibeloliba (Russula olivacea) | Gibelubel iodousaina (Russula turci) | Gibelubel orriahula (Russula romellii) | Gibelubel orrikrema (Russula grisea) | Gibelubel polita (Russula amoena) | Gibelubel puntaduna (Russula caerulea) | Gibeluraina (Russula rosea edo Russula lepida var. lactea) | Gibelurdina (Russula virescens) | Gibelzuri orribildua (Russula chloroides) | Gibelzuri orrizabala (Russula delica) | Pinudi-gibelgorria (Russula sanguinea) | Pinudi-gibelubela (Russula sardonia) | Russula decipiens | Russula veternosa | Urritxa (Russula cyanoxantha)
Tricholoma
Agaricus
Hygrophorus
Hypholoma
Inozibea (Inocybe)
Esnekia (Lactarius)
Esnatoa (Lactarius volemus) | Esneardotsua (Lactarius sanguifluus) | Esnegorri faltsua (Lactarius torminosus) | Esne-gorria (Lactarius salmonicolor) | Esnegorri, piñutela edo nizkaloa (Lactarius deliciosus) | Esneki argia (Lactarius pallidus) | Esneki arrunta (Lactarius quietus) | Esneki gibelkolorea (Lactarius hepaticus) | Esneki hankazulatua (Lactarius scrobiculatus) | Esneki laranja (Lactarius auranticus) | Esneki teilamina (Lactarius rufus) | Esneki zonaduna (Lactarius zonarius) | Esneki zuri-orriarrosa (Lactarius controversus) | Esneki zuri-orribildua (Lactarius pipetarus) | Esneki zuri-orrizabala (Lactarius vellereus) | Kanfor-esnekia (Lactarius camphoratus) | Lactarius acerrimus | Lactarius acris | Lactarius pubescens | Lactarius rubrocinctus | Lactarius tabidus | Lactarius vietus | Pagadi-esneki berdea (Lactarius blennius
Cantharellus
Hygrocybe
Lepista
Gymnopus 
Clitocybe
Lycopedon
Marasmio (Marasmiellus)
Melanoleuca
Karraspina (Morchella)
Mycena
Besteak

Asterophora : Niktali handia (Asterophora lycoperdoides)
Astraeus : Izarputz higrometro, izarputz, lurrizar edo lur-izarra (Astraeus hygrometricus)
Aureoboletus : Onddo azpilimoia (Aureoboletus gentilis)
Bisporella : Egur-orin horia (Bisporella citrina edo Calycella citrina)
Bovista : Astaputz berunkara (Bovista plumbea)
Bulgaria : Mukibotoi beltza (Bulgaria inquinans)
Calocera : Mukiadar luzea (Calocera viscosa)
Calocybe : Zizazuria (Calocybe gambosa) | Ziza zuri-morea (Calocybe ionides)
Calvatia : Astaputz erraldoi, putzaundi edo otsoputz handia (Calvatia gigantea edo Langermannia gigantea) | Astaputz mailukatua (Calvatia utriformis)
Chalciporus : Piper-onddoa (Chalciporus piperatus)
Chlorociboria : Gardinga (Chlorociboria aeruginascens)
Chlorophyllum : Galanperna mamigorrizka (Chlorophyllum rhacodes)
Chroogomphus  : Lerdeki marroia (Chroogomphus rutilus)
Clathrus : Izar gorria (Clathrus archeri) | Kaiola gorria (Clathrus ruber)
Clavariadelphus : Joiki arrunta (Clavariadelphus pistillaris)
Clavulina : Atzapar zimurra (Clavulina rugosa)
Clitopilus : Errotari edo Salataria (Clitopilus prunulus)
Coltricia : Onddo-ardagai iraunkorra (Coltricia perennis)
Coprinus  : Urbeltz argala (Coprinus plicatilis edo Parasola plicatilis) | Urbeltz elurzuria (Coprinus niveus edo Coprinopsis nivea) | Urbeltz galparduna (Coprinus comatus) | Urbeltz gorritzailea (Coprinus atramentarius) | Urbeltz mikaduna (Coprinus micaceus edo Coprinellus micaceus) | Urbeltz ugaria (Coprinus disseminatus edo Coprinellus disseminatus) | Urbeltz zuri-beltza (Coprinus picaceus edo Coprinopsis picacea)
Cordyceps  : Beldar-mazoa (Cordyceps militaris) | Boilur-mazoa (Cordyceps capitata edo Elaphocordyceps capitata)
Cortinarius : Cortinarius torvus | Cortinarius triumphans | Sare bikaina (Cortinarius praestans) | Sare hiltzaile edo kortinario hiltzaile gorria (Cortinarius orellanus) | Sare mingotsa (Cortinarius Causticus) | Sareokre ezkatatsua (Cortinarius humicola) | Zare zinabrioa (Cortinarius cinnabarinus edo Dermocybe cinnabarina)
Craterellus : Saltsa-perretxiko beltza (Craterellus cornucopioides)
Crepidotus : Txirla biguna (Crepidotus mollis)
Crucibulum : Kabia horia (Crucibulum laeve)
Cyathus : Makal-ziza (Cyclocybe aegerita)
Cyclocybe  : Kabi ildaskatua (Cyathus striatus)
Cystoderma : Galanperna zokousaina (Cystoderma amianthinum) | Galanperna arrosa (Cystoderma carcharias)
Disciotis : Katilu zaintsua (Disciotis venosa)
Elaphomyces : Basahuntz-boilurra (Elaphomyces granulatus)
Entoloma : Azpiarrosa maltzurra (Entoloma sinuatum edo Entoloma lividum) | Azpiarrosa klorousaina (Entoloma rhodopolium edo Entoloma nidorosum) | Azpiarrosa hankaberdea (Entoloma incanum) | Azpiarrosa goiztarra (Entoloma clypeatum)
Exidia : Mukiziza beltza (Exidia glandulosa)
Fistulina : Idi-mihi edo Idi-mina (Fistulina hepatica)
Flammulina : Kolibia zolabeltza (Flammulina velutipes)
Galerina : Galera hiltzailea (Galerina marginata) | Esupizteko ardagaia (Fomes fomentarius)
Ganoderma : Ardagai zapala (Ganoderma applanatum) | Ardagai pipa (Ganoderma lucidum)
Geastrum : Izarputz gorriska edo lurrizar argia (Geastrum fimbriatum edo Geastrum sessile) | Izarputz hirukoitza (Geastrum triplex)
Gomphidius : Alertze-lerdeki (Gomphidius maculatus) | Lerdeki arrosa (Gomphidius roseus) | Lerdeki hankahoria (Gomphidius glutinosus)
Gomphus : Iltze ubela (Gomphus clavatus)
Gymnopilus : Egur-ziza bikaina (Gymnopilus junonius) | Egur-ziza zola zuria (Gymnopilus penetrans)
Gyrodon : Haltza-onddo (Gyrodon lividus)
Gyromitra : Mitra marroia (Gyromitra infula) | Mitra muina (Gyromitra esculenta)
Gyroporus : Onddo gaztaina (Gyroporus castaneus)
Hebeloma  : Arbiki azukrerrea (Hebeloma sacchariolens) | Arbiki falkaduna (Hebeloma sinapizans) | Arbiki pintoa (Hebeloma mesophaeum) | Arkibi erroduna (Hebeloma radicosum)
Helvella  : Helvella solitaria | Kaliza zuri-beltza (Helvella leucomelaena edo Dissingia leucomelaena) | Mitra beltza (Helvella lacunosa) | Mitra malgua (Helvella elastica) | Mitra zuria (Helvella crispa) | Kaliza arrunta (Helvella acetabulum edo Acetabula vulgaris)
Hercium : Auntz-bizarra (Hericium erinaceus)
Hydnum : Tripaki argi, Zizauri edo Negu ziza (Hydnum repandum)
Hygrophoropsis : Zizahori faltsua (Hygrophoropsis aurantiaca)
Hymenopellis : Kolibia erroluzea (Hymenopellis radicata)
Infundibulicybe : Urri-ziza (Infundibulicybe geotropa edo Clitocybe geotropa)
Lakaria (Laccaria) : Lakaria arrunta (Laccaria laccata) | Lakaria ubela (Laccaria amethystina)
Lencites : Ardagai mehea (Lenzites betulina edo Lenzites betulinus)
Lentinellus : Anis-belarria (Lentinellus cochleatus)
Lentinus: Katamotz-belarria (Lentinus tigrinus)
Leucocortinarius : Sare orrizuria (Leucocortinarius bulbiger)
Leucopaxillus : Bitigar mingotsa (Leucopaxillus gentianeus) | Bitigar sendoa (Leucopaxillus lepistoides edo Leucopaxillus bola)
Limacella : Ardo koloreko limazela (Limacella delicata edo Limacella vinosorubescens) | Limacella illinita | Limacella guttata
Lycogala : Lycogala epidendrum
Lyophillum : Ziza zaulia (Lyophyllum decastes) | Lyophyllum loricatum
Macrocystidia : Arrain-ziza (Macrocystidia cucumis)
Marasmiellus : Adarretako marasmioa edo Xiria (Marasmiellus ramealis) | Marasmiellus candidus
Melanophyllum : Melanophyllum haematospermum
Meripilus : Ardagai erraldoia (Meripilus giganteus)
Mitrula : Mitratxo laranja (Mitrula paludosa)
Mutinus : Txakur-zakila (Mutinus caninus)
Omphalotus : Apo-ziza edo Ziza hori faltsua (Omphalotus olearius)
Ramaria : Atzapar puntagorria (Ramaria botrytis)

Rhodocollybia : Kolibia gurinkara (Rhodocollybia butyracea) | Kolibia hanka-bihurria (Rhodocollybia prolixa) | Kolibia herdoildua (Rhodocollybia maculata)