Nurenberg

Nurenberg
Nürnberg
hiri handia
Nürnberger Burg im Herbst 2013.jpg
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Flagge Nürnberg.svg DEU Nürnberg COA (klein).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Erdikoa
AlkateaMarcus König (en) Itzuli
Izen ofizialaNürnberg
Jatorrizko izenaNürnberg
Posta kodea90402–90491
Udalerri kodea09564000
Geografia
Koordenatuak49°27′14″N 11°04′39″E / 49.4539°N 11.0775°E / 49.4539; 11.077549°27′14″N 11°04′39″E / 49.4539°N 11.0775°E / 49.4539; 11.0775
Bavaria N.svg
Azalera186.45 km²
Altuera209 m
MugakideakFürth, Erlangen, Erlangen-Höchstadt (en) Itzuli, Nürnberger Land (en) Itzuli, Roth (en) Itzuli, Schwabach, Fürth (en) Itzuli eta Oberasbach
Demografia
Biztanleria515.543 (2021eko irailaren 30a)
Red Arrow Down.svg−2.827 (2019)
Dentsitatea2.765,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0911
Ordu eremuaUTC+01:00, UTC+02:00 eta Europa Erdialdeko Ordua
Hiri senidetuakSkopje, Krakovia, Antalya, Niza, Glasgow, San Carlos (Nikaragua), Praga, Kharkiv, Hadera (en) Itzuli, Shenzhen, Kavala, Atlanta, Kordoba, Gera, Venezia eta Lagos
MatrikulaN
nuernberg.de

Nurenberg[1] (alemanez: Nürnberg, ˈnʏɐ̯nbɛɐ̯k ahoskatua[2]) hiri alemaniarra da, Bavariako eskualdekoa. Pegnitz ibaiertzean dago.

Frankoniako hiririk populatuena da eta Bavariako bigarrena, Munichen atzetik. 503.002 biztanle zituen 2007ean.

Historia

Sorrera

Hiria XI. mendearen hasieran sortu zen. Lehen aipamen ofiziala 1050. urtekoa da. Bertan gaztelua egon bide zen Ekialdeko Frankoen Erresuma eta Nordgauko Markaren arteko muga zaintzeko. Zenbait merkataritza bideren arteko bidegurutzea zen Erdi Aroan eta honek oparotasuna ekarri zion.

Erdi Aroa

Nurenberg neguan, gaztelutik ikusita

Konrado III.a Germaniakoak Nurenbergko burgraverriaren hiriburu ezarri zuen. Gainera Reichstaga (Inperioko Dieta) bertan bildu izanak Germaniako Erromatar Inperio Santuaren hiriburu "ez ofizial" bihurtu zuen. 1219an Askatasunaren Eskutitz Handia (alemanez: Großen Freiheitsbrief) jaso zuen, honen barnean hiri eskubideak, txanponak egiteko ahalmena eta aduanetako polizia edukitzea baimentzen zen. 1356an Karlos IV.ak bere Urrezko Buldan germaniar erregeek lehen Reichtaga mantendu behar zutela esatean Nurenberg Europako hiru hiri garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.

Oparotasun giro hartan ordea izan zen gertaera lazgarririk ere. 1298an juduei sakrilegioa leporatu eta Rintfleisch-Pogrom izeneko pogromean 698 judu hil zituzten. XIV. mendean sarritan gertatu ziren antzeko masakreak Alemanian.

Aro modernoa

XV. eta XVI. mendeetan Alemaniar pizkundearen erdigunea izan zen Nurenberg. 1525ean hiriak Luteranismoa onartu zuen eta 1532ko Nurenbergeko Bake Itunean luterotarrek eskubide garrantzitsuak jaso zituzten. 1632an Hogeita Hamar Urteko Gerrak bete betean harrapatu zuen eta krisi latza jasan zuen denboran luzatu zena. XIX. mendean ia behea jo zuen eta Germaniako Erromatar Inperio Santua desegin zenean Hiri Inperial Askearen kategoria galdu eta Bavaria barnean sartu zen, hau Nurenbergen zorrak bere gain hartzeko prest baitzegoen. 1835ean Nurenberg eta Fürth arteko trenbidea eraikitzean berriz ere oparotasuna iritsi zen hirira.

XX. mendea

Bere historia handia zela eta, Adolf Hitlerrek Alderdi Naziaren egoitza ofizial izendatu zuen (Reichsparteitag) eta bertan hainbat kongresu ospatu zituzten. Hau dela eta, aliatuek bereziki erasotu zuten. 1943an hasi ziren bonbardaketak eta 1945ean bukatu. Nurenberg hiriaren %90a erabat suntsituta gelditu zen.

1945eko azaroaren 20an hasi ziren Nurenbergeko epaiketak hainbat buruzagi nazien aurka, Holokausto eta Bigarren Mundu Gerran egindako krimenengatik.

Ondasun nabarmenak

  • Nurenbergko gaztelua (Nürnberger Burg)
  • San Sebaldo eliza (St Sebalduskirche): Nurenbergko eliza zaharrena da, XIII mendekoa.
  • San Lorentzo eliza (St. Lorenzkirche): XIV mendeko eliza gotikoa.
  • Izpiritu sainduaren ospitalea (Heilig-Geist-Spital): 1332an sortu eta Erdi Aroko ospital handienetakoa izan zen. Legenardunak hartzen zituen.
  • Hauptmarkt enparantza: Alde zaharreko giroaren erdigunea merkatu plaza honetan dago. Bertan dago 1385ean eraiki zen Schöner Brunnen iturria.
  • Germanisches Nationalmuseum: Alemaniar kulturaren museoa.
  • Neues Museum Nürnberg: Arte moderno eta garaikidearen museoa.
  • Nuremberg defensive wall north bastion f ne.jpg
  • Nuernberg Weisser Turm 2005.jpg
  • Carrusel del matrimonio, Núremberg, Alemania, 2013-03-16, DD 04.jpg
  • Murallas de la ciudad, Núremberg, Alemania, 2013-03-16, DD 04.JPG
  • Ópera, Núremberg, Alemania, 2013-03-16, DD 03.JPG

Klima

  Gnome-weather-few-clouds.svg   Datu klimatikoak (Nuremberg, 1981–2010, muturreko tenperaturak 1955-2013)   WPTC Meteo task force.svg  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 15.0 19.3 23.7 31.0 32.2 35.1 38.6 37.6 32.3 27.7 20.4 15.1 38.6
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.5 4.4 9.2 14.4 19.4 22.8 24.6 24.2 19.4 13.9 7.2 3.5 13.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 0.0 0.8 4.7 9.0 14.0 16.9 19.1 18.4 14.0 9.3 4.2 1.0 9.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.1 -2.9 0.4 3.3 8.0 12.1 13.3 12.7 9.0 5.2 1.2 -1.8 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -25.4 -30.2 -18.3 -9.2 -4.3 0.0 3.1 0.6 -2.7 -7.3 -12.7 -23.0 -30.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 41.7 36.6 47.0 39.8 60.8 66.1 80.4 63.5 49.6 52.6 47.4 51.4 636.8
Eguzki orduak 58.2 87.2 116.8 175.0 216.0 217.9 234.7 219.9 161.2 114.4 57.2 43.2 1701.6
Iturria: Deutscher Wetterdienst[3]

Kirolak

Nurenbergeko futbol taldeak, 1. FC Nurembergek, Alemaniako 9 Bundesliga eta 5 Kopa irabaziak ditu. 20 eta 30. hamarkadan izan zen nagusi.

Nurenbergtar ezagunak

Herri eta hiri senidetuak

Ciudades hermanas

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia - 157. araua
  2. (Alemanez) Mangold, Max, ed. Duden, Aussprachewörterbuch. (6. argitaraldia) Dudenverlag, 590, 54 or. ISBN 978-3-411-20916-3..
  3. Dwd.de. Ausgabe der Klimadaten: Monatswerte. .
  4. (Frantsesez) Ville de Nice. Villes jumelées avec la Ville de Nice. .
  5. (Alemanez) Nurenberg. Partnerstädte - Venedig (Italien). .
  6. (Polonieraz) Kraków - Miasta Bliźniacze. in: Miejska Platforma Internetowa Magiczny Kraków..
  7. Skopjeko Hiria. Skopje - Twin towns & Sister cities. .
  8. Partnerská města HMP. in: Portál „Zahraniční vztahy“. 2013-07-18.
  9. www.szfao.gov.cn

Kanpo estekak

  • (Alemanez)(Ingelesez) Nurenberg hiriko webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2090
  • Commonscat Multimedia: Nuremberg

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 140653532
  • ISNI: 0000 0001 2170 3483
  • BNF: 11865133c (data)
  • GND: 4042742-0
  • LCCN: n80017681
  • NKC: ge130187
  • NARA: 10044898
  • SUDOC: 026396122
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 006601
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 62780
  • TGN: 7004334
  • Wd Datuak: Q2090
  • Commonscat Multimedia: Nuremberg


Flag of Bavaria (lozengy).svg Bavaria estatuko hiriak Flag of Bavaria (lozengy).svg

DEU Amberg COA.svg AmbergWappen von Ansbach.svg AnsbachWappen Aschaffenburg.svg AschaffenburgDEU Augsburg COA.svg AugsburgWappen Bamberg.svg BambergWappen von Bayreuth.svg BayreuthDEU Coburg COA.svg CoburgWappen Erlangen.svg ErlangenDEU Fürth COA.svg FürthWappen Hof2.svg Hof


Wappen Ingolstadt.svg IngolstadtWappen Kaufbeuren.svg KaufbeurenDEU Kempten (Allgäu) COA.svg KemptenDEU Landshut COA.svg LandshutWappen Memmingen.svg MemmingenMuenchen Kleines Stadtwappen.svg MunichDEU Nürnberg COA (klein).svg Nurenberg • Wappen Passau.svg PassauWappen Regensburg.svg Ratisbona


Wappen Rosenheim Neu.svg RosenheimDEU Schwabach COA.svg SchwabachDEU Schweinfurt COA.svg SchweinfurtDEU Straubing COA.svg StraubingDEU Weiden in der Oberpfalz COA.svg Weiden in der OberpfalzWappen von Wuerzburg.svg Würzburg

Germaniako Erromatar Inperio Santuko Hiri Inperial Askeak
 
1792ko Hiri Inperial Askeak
Aalen  • Akisgran  • Augsburg  • Biberach  • Bopfingen  • BremenH  • Buchau  • Buchhorn  • Dinkelsbühl  • DortmundH  • Eßlingen  • Frankfurt  • Friedberg  • Gengenbach  • Giengen  • GoslarH  • HanburgoH  • Heilbronn  • Isny  • Kaufbeuren  • Kempten  • Kessenich  • KoloniaH  • Leutkirch  • Lindau  • LübeckH  • Memmingen  • Mühlhausen  • MulhouseD, S  • Nordhausen  • Nördlingen  • Nurenberg  • Offenburg  • Pfullendorf  • Ratisbona  • Ravensburg  • Reutlingen  • Rothenburg  • RottweilS  • Schwäbisch Gmünd  • Schwäbisch Hall  • Schweinfurt  • Spira  • Überlingen  • Ulm  • Wangen  • Weil  • Weißenburg in Bayern  • Wetzlar  • Wimpfen  • Windsheim  • Worms  • Zell
Holy Roman Empire 1648 Imperial cities.png
1648ko Hiri Inperial Askeak
 
1792an hurbiltasun-inperiala galdu edota Inperioan jada ez zeuden hiriak
BasileaS  • BernaS  • Besançon  • Brakel  • Cambrai  • ColmarD  • Diessenhofen  • Donauwörth  • Duisburg  • Düren  • Estrasburgo  • Gelnhausen  • HaguenauD  • Herford  • KaysersbergD  • Konstantza  • LandauD  • Lemgo  • LuzernaS  • Mainz  • Metz  • MunsterD  • ObernaiD  • Pfeddersheim  • Rheinfelden  • RosheimD  • Sankt GallenS  • Sarrebourg  • SchaffhausenS  • Schmalkalden  • SélestatD  • SoestH  • SolothurnS  • Toul  • TurckheimD  • Verden  • Verdun  • Warburg  • Weißenburg in ElsaßD  • ZürichS
D Alsaziako Dekapolisen kidea  • H Hansaren kidea  • S Antzinako Suitzako Konfederazioaren kidea