Mekanorrezeptore

Mekanorrezeptore
Blausen 0809 Skin TactileReceptors.png
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partepsychology terminology (en) Itzuli
Identifikadoreak
MeSHA08.800.950.750 eta A11.671.650.915.750 A08.675.650.915.750, A08.800.950.750 eta A11.671.650.915.750
FMA86587
Terminologia anatomikoa

Mekanorrezeptorea kinada mekanikoekiko (ukipena, presioa, grabitatea) sentikorra den egitura espezializatua.[1] Giza azal glabroan bost mekanorrezeptore mota nagusi daude: Paciniren korpuskuluak, Meissnerren korpuskuluak, Krauseren korpuskuluak, Merkelen nerbio-bukaerak eta Ruffiniren korpuskuluak. Iledun larruazalean, halaber, mekanorrezeptoreak ere badira, eta, izatez, aire-presioak soinu bihurtzen duten kokleako zelulak guztien mekanorrezeptorerik sentikorrenak dira. Hori guztia animaliaren eta bere espeziearen habitatari dagokio. Nerbio-amaiera libre edo kapsulatuei dagozkien egiturak ere badira, transduktore gisa jarduten dutenak, hau da, estimulu mekaniko, kimiko edo elektromagnetiko bat nerbio-bulkada bihurtzeko gaitasuna dutenak.

Sentsazio-mekanismoa

Mekanorrezeptoreak neurona sekundarioak dira, estimulu mekanikoei ekintza potentzialak jaurtitzen erantzuten dietenak. Transdukzio somatosentsorialean, neurona aferenteek bizkarrezur-muinera sinapsiaren bidez mezu bat transmititzen dute. Bertan, bigarren mailako neuronek seinalea talamora bidaltzen dute, eta hirugarren mailako neuronekin sinapsia egiten dute konplexu bentrobasalean. Hirugarren mailako neuronek seinalea kortex somatosentsorialera bidaltzen dute.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1348853
  • Commonscat Multimedia: Mechanoreceptors

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D008465
  • FMA: 86587
  • Wd Datuak: Q1348853
  • Commonscat Multimedia: Mechanoreceptors


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.