Marasmio zolahori

Marasmio zolahoria
Collybia peronata 20070812wb.JPG
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa 22
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaOmphalotaceae
GeneroaGymnopus
Espeziea Gymnopus peronatus
Gray, 1821

Marasmio zolahoria (Gymnopus peronatus) onddo espezie bat da.

Sinonimoa: Collybia peronata

Zapore mina duenez ezin da jangarritzat hartu, hala ere, batzuek zenbait gisatutarako gozagarri gisa erabiltzen dute.

Deskribapena

Kapela: 3 eta 6 cm arteko diametrokoa. Marroi-gorrixka edo okre-arrosa kolorea du; eguraldi lehorrarekin zurbildu egiten da eta hezearekin gorri-adreilu kolorea hartzen du. Ganbila, gero laua, batzuetan apur bat hondoratua, azkenean zimurtua, ildo erradialekin.

Orriak: Ez oso estu, lodiak, eskotatuak, krema-horixka kolorekoak, gero erabat horiak, amaieran larru kolorekoak edo kanela argi kolorekoak.

Orri eskotatuak: Oinera Iritsi baino lehentxeago, eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 6 - 8 x 0,4 - 0,7 cm-koa, liraina, zilindrikoa, edo zerbait lodiagoa oinarrian, hori-sufre kolorekoa edo arre-horia, leuna, naiz eta behealdea Ile zurixkaz edo horixkaz estalita egon.

Haragia: Mehea, lehorra, trinkoa, zuri-horixka edo sufre zurbil kolorekoa, Oso zapore minekoa murtxikatzean.[1]

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Peronatus epitetoa berriz latinetik dator "pero-peronis" etik, eta bota esan nahi du. Oina estaldura batez jantzita.

Jangarritasuna

Baztertu beharreko espeziea, bere zapore minagatik.[2]

Nahasketa arriskua

Hostoerorkorretako beste Marasmius eta Collybia batzuekin, hala ere, zapore oso minak eta oinaren oinarrian dituen ileek erraz identifikatzen dute.[3]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean ohikoa, Orri hiletan, pagoetan batez ere.[4]

Banaketa eremua

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 228 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 183 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 277 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 250 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q909217
  • Commonscat Multimedia: Gymnopus peronatus

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 60327
  • Catalogue of Life: 424540
  • Dyntaxa: 3364
  • GBIF: 5243776
  • Index Fungorum: 493829
  • MycoBank: 493829
  • NCBI: 117020
  • Wd Datuak: Q909217
  • Commonscat Multimedia: Gymnopus peronatus