Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Lur Hiztegi Entziklopedikoa
Jatorria
Argitaratze-data1991
IzenburuaLur Hiztegi Entziklopedikoa
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Lur Hiztegi Entziklopedikoa euskaraz jatorrian sortutako lehenengo entziklopedia izan zen. Lehenengo zenbakia 1991an argitaratu zen[1], eta guztira 10 liburuki zituen. Ondoren, 1999an Lur Entziklopedia Tematikoa sortu zen, gaien arabera antolatuta.

Aurrekariak

Euskaraz izan ziren beste entziklopedia batzuk lehenago, itzulpen gisa eginda, eta kasu batzuetan gaiaren arabera antolatuak, adibidez Mundua Jakingai eta P8 izenekoak[2].

Taldea

Lur Hiztegi Entziklopedikoa unibertsitateko hainbat adituk egin zuten, euskara teknikoa oraindik ondo ezarri gabe zegoen garai batean. Gai askoren inguruan aritzeko lexikorik ez zegoen, artean. Zuzentzaile lanetan Henrike Knörr, Beñat Oihartzabal, Pello Salaburu eta Ibon Sarasola euskaltzainak aritu ziren[2]. Entziklopedia harpidetzaz ordaindu eta hedatu zen.

Erreferentziak

  1. «Lur - Hiztegi Entziklopedikoa» www.euskadi.eus 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).
  2. a b «Lur Hiztegi Entziklopedikoa - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-06).

Kanpo estekak

  • Lur Entziklopedia sarean kontsultatzeko aukera.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109943183
  • Wd Datuak: Q109943183