Lamarckismo

Jean- Baptiste Lamarcken erretratoa.

Lamarckismoa eboluzioaren teoria azaltzen duen terminoa da. Hau Jean Baptiste Lamarckek proposatu zuen 1809an, Filosofia Zoologikoa liburuan. Honen arabera, izaki bizidun guztiak oinarrizko beste bizidun sinpleetatik datoz, eboluzionatuz eta konplexuagoak bilakatuz. Liburu honetan eboluzioa bultzatu zuten eragileak eta honen prozesua azaldu zituen. Honen kontrako aldean fixismoa (izakien ez dutela aldaketarik jasan) eta kreazionismoa (Jainkoak izakian diren bezala sortu dituela) teoriak daude, beste batzuen artean. Eboluzio biologikoaren lehenengo teoria da, Darwin eta honek azaldutako hautespen naturala baino 50 urte lehenago heldu baitzen.

Lamarckek bere teorian bizitzak eboluzionatzen zuela “haztamuz eta hurrenez hurren” zion, “ingurumenean jasandako aldaketek (klima, izaera, egoera, habitat…) eragiten dituzte izakiak zeintzuk bere ezaugarriak moldatzen dituzte egoera berri horretara moldatzeko” Egokitzeko gaitasun honek eboluzioa eta espezie aniztasuna ekarriko zuen. Progesio honen eragilea “jasotako karaktereen herentzia” zela azaldu zuen. Honen arabera, organismoek bizitzan jasotako karaktereak heredatzen dituzte, gaur egun oraindik frogatu gabe dagoen hipotesia. Herentzia hau ez zen zuzena edo banakakoa izango, baizik eta egoera antzerakotan egon diren izaki multzoari eragingo zion denboraldi luze bat pasatu eta gero.

Lamarcken teoria ez zen kontutan hartuta izan proposatuta izan zen momentuan, baizik eta 50 urte geroago, “Espezieen jatorria” liburua argitaratu zenean. Orduan eboluzionistek eta Darwin berberak ere berreskuratu zuten hautespen naturala usten zuen hutsunea betetzen saiatu baitziren, honek ez baitzuen aldakortasunaren iturria zehazten.

XX. mendearen hasieran, Weismann harresiaren sorrerarekin, informazio transferentzia ekiditzen duena marra somatikoa eta germinalaren artean, Lamarckismoa baztertua izan zen, okertzat hatu baitzen. Hala ere, XX. mendean teoria hau defendatu duten eboluzionistak egon dira, gaur egun arte heldu diren ideiak honen berresarkuntza defendatzen dutenak.

Gaur egun, lamarckismoa “jasotako karaktereen herentzia”-ren teoria moduan hartzen da bakarrik. Neodarwinismoak (pasaden mendeko 30. hamarkadan proposatuta) ordezkatu du, honen arabera bizitzak eboluzionatzen du DNAan zorizko mutazioak direla eta.

Testuingurua

Darwinen pentsamendu eboluzionistak ez bezala, bere aitona Erasmus eta Lamarcken eragin zuzena duela esan baitaiteke, eta filosofia zoologikoak nolabaiteko egonezin eboluzionista sortuko zukeen giroa[1], Lamarcken aurrekariak lausoak dira eta bere teoria bere lanaren harrerak etsaitasuna izan zuen testuinguru batean landu behar izan zuen.

Bistakoa da pentsamendu eboluzionista metodo zientifikoa ezarri eta mundua azaltzeko ahalegina egin ondoren bakarrik izan zela posible, munduak berak eman ziezazkigukeen azalpenekin, kanpoko kausetara jo gabe. Ilustrazioak, L'Encyclopédieren izpirituak eta Buffonen babesak ahalbidetuko zuten Lamarckek Historia Naturalari eta botanikari buruzko bere lanak garatzea eta ornogabeen azterketari ekitea. Era berean, Diderot[2] eta Maupertuisengan eta, lehenago, Leibnizen[3], fixismoa zalantzan jartzen zuten eboluzio-distira txikiak egongo ziren; geologian egindako aurrerapenak ahalbidetuko zuen Lamarckek planteatzea ezinezkoa zela kreazioak naturan ikusten ziren bizimodu guztiak aurreikustea, sorkuntza horren ondoren emango ziren aldaketetara erabat egokituta. Nolanahi ere, fixismoa erabat ezarrita zegoen, eta bere proposamen eboluzionistak aurre egin behar izan zion Kreazioaren dogma erlijiosoari eta eragin handia zuen Cuvierren pentsamendu zientifikoari, fosilek gaur egungoez bestelako bizimoduei buruz ematen zituzten aurkikuntzak justifikatu zituena, hauekin loturarik ez zuten espezieak bezala, historia geologikoan zehar gertatuko ziren kataklismoek iraungi zituztenak[4][5].

Conway Ziklek 1935ean idatzi zuen Lamarcken ideiak hainbat mendez inguruan izan ziren ideiak bazirela[6]:

« Lamarck ez zen ez lehen biologoa ez garrantzitsuena sinisten jasotako karaktereak heredatzen zirela. 2.200 urtez inguruan izandako teoria babestu zuen, eboluzioa nola gertatzen zen azaltzeko erabili zena. Jasotako karaktereen herentzia lehenago proposatu zutenen artean daude Hipokrates, Aristoteles, Galeno, Roger Facon, Jerome Cardan, Levinus Lemnius, John Ray, Michael Adanson, Jo. Fried. Blumenbach eta Erasmus Darwin besteak beste. »


Lamarckek, bere teoria, natur zientzien egoera "kaotikoa" zen garai batean zirriborratu behar izan zuen, "Gertakari nabarien gainean oinarritzeko urruneko aukerarik ere ikusten ez zen garai batean formulatuak". Lamarcken garaian bizitza berez sortzen zenaren ideia hedatzen ari zen eta herentzia biologikoari buruzko guztia ezaguna zen.

« Irakaskuntzan izandako esperientziak sentiarazi zidan nola filosofia zoologiko bat, hau da, animalien azterketari buruzko manu eta printzipioen gorputz bat, eta natur zientzietako beste atalak aplikagarriak diren arte, baliagarria izango zitzaigun gaur egun, azken urteotan gertakari zoologikoei buruz ditugun ezagutzetan egin diren aurrerapenak kontuan hartuta. »

—Lamarck, Philosophie zoologique[7]


Eboluzioaren teoria

Lamarckek zera esan zioen: Bizitzaren eboluzioa ahalegin desberdinen bidez etorri da, bata bestearen ondoren inguru giro erabat aldakorrean eta espeziak izan duten egokitzeko gaitasunaren araberan.

Indar honek, eboluzioa  espeziearen aniztasuna erraztu du.

Eboluzioaren Kontzeptuak bi lege adieraziko ditu:

1) Animali guztietan bere garapena bukatu gabe duenari, edozein organoren ohizko erabilera indartu egiten da eta kontrakoa. Ez erabiltzeak ahultasuna dakar.

2) Naturak, egoeragandik, galdu edo irabazi dituen aldaketek bi sexuetan ematen direnak, naturak kontserbatu egiten ditu.

Eboluziori buruzko bere proposamena

Bere iritzian, eboluzioa prozesu bat da. Eskuratu diren ezaugarrien herentzia, nola inguruarekin erlazionatzen diren gurasoak eta eskuratzen dituzten hazpegiak bere seme-alabei transmititzen dien.

Klimaz, lurra, izaera, espezie baten banakoa aldatzen doan eran, eragin berriak eskuratzen ditu pixkanaka bere sendotasun formak, gaitasunak eta gorputzaren proportzioak aldatuz.

Mekanismoa

Eskuratutako ezaugarrien herentzia edo oinordetza Lamarckarentzako eboluzioko mekanismoa izango da, organismoak duten ahalmena bizitzan eskuratu duten ezaugarriak herentziari eransteko, herentzia ez zuzena banakakoa baizik, gizabanako taldearen baldintzak hoietan menperatuta dagoena.

Zientzia eta Erlijioa

Jean Baptiste de Lamarck, biologia Eta erlijioa bereiztu zituen, eboluzioko teoria bat proposatuz non beste munduko adimenak inongo paperarik ez zutela. Bere teorian, nola inguru giroa aldakorra den, bizitzaren izaerak baldintza berrietara egokitzeko etengabeko borroka daramate eta lan hauek bere gorputza fisikoa, aldatu egiten dute eta ondorengoek, aldaketa fisiko hauek oinortzen dituzte.

Bere proposamenen barruan jaungoikoa, inteligentziak eta prozesuaren zuzentasunak ez dauka tokirik.

Egilearen lana

Filosofia zoologikoa izenburuarekin aurkeztu zen 1809 urtean; bertan idatzita dagoen arabera, bizitzaren izaerak ez dira sortu, ez dira aldaezinak gelditu, baizik izaera bakunatik eboluzionatu dute.

Charles Darwin eta bere Espezieen jatorriaz lanetik, Lamarckeko teoria, berrogeita hamar urte aurreratu zen.

Aurkako iritziak

Lamarckismoaren aurka, hogeigarren mendean hasieran aurkeztu zen teoria bat: "La barrera Weismann" deitzen dena eta horren buruz nabaritzen dugu ezaugarri bereziak:

-     Printzipioa, Linea, Dogma, Inplikazioak, Hozi zelula

-     Zelula somatikoa, kontzeptuak oraingo biologiatik sortutakoak, eta orain eztabaidatzen direnak.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Principles of Geology, Volume 2. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  2. Diderot, Denis. (1992). El sueño de D'Alembert ; y Suplemento al viaje de Bougainville. ([1a. ed.]. argitaraldia) Debate ISBN 84-7444-583-3. PMC 433436276. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  3. Harris, C. Leon. (1985). Evolución : génesis y revelaciones. ([1a. ed.]. argitaraldia) H. Blume ISBN 84-7214-333-3. PMC 433297233. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  4. Sandín Domínguez, Máximo. (1995). Lamarck y los mensajeros : la función de los virus en la evolución. Istmo ISBN 84-7090-298-9. PMC 432046283. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  5. Fontdevila, Antonio. (2003). Evolución : origen, adaptación y divergencia de las especies. Editorial Síntesis ISBN 84-9756-121-X. PMC 53846225. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  6. Zirkle, Conway. (1935-09-01). «The Inheritance of Acquired Characters and the Provisional Hypothesis of Pangenesis» The American Naturalist 69 (724): 417–445. doi:10.1086/280617. ISSN 0003-0147. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  7. Lamarck, Jean-Baptiste de Monet de. (2017). Filosofía zoológica. ISBN 978-84-16227-17-4. PMC 1107124684. (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q208800
  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85066401
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q208800