Kuleto faltsu

Kuleto faltsua
Amanita muscaria 3 vliegenzwammen op rij.jpg
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAmanitaceae
GeneroaAmanita
Espeziea Amanita muscaria
(L.:Fr.) Hook.
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Flat cap icon.svg 
gero laua
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Ring and volva stipe icon.png 
hankak eraztuna eta bolba dauzka
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Poisonous toxicity icon.png 
pozoitsua da
Psychoactive toxicity icon.png 
edo psikoaktiboa da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kuleto faltsua (Amanita muscaria) Amanitaceae familiako perretxiko pozoitsua da.[1]

Taxonomia eta izena

Europako hizkuntza askotan perretxiko honen izena euliei lotuta egon da. Ingelesez fly agaric, alemanez Fliegenpilz, frantsesez Amanite tue-mouches. Izan ere, usadioz intsektizida gisa erabili izan da leku askotan, eta Europa ekialdeko zenbait herritan (Polonian, Errumanian) oraindik erabiltzen da. Praktika hau Alberto Handiak erregistratu zuen lehen aldiz De vegetabilibus lanean, XII. mendean. Hain zuzen, hau idatzi zuen:

vocatur fungus muscarum, eo quod in lacte pulverizatus interficit muscas
("Eulien perretxikoa deitzen zaio, esnetan xehetuta euliak hiltzen dituelako")[2]

Linneok ezaugarri hau ezagutzen zuen, eta espezie hau deskribatu zuenean 1753an, Species Plantarum lanean, Agaricus muscarius izena eman zion[3], latinezko musca (euli) izena oinarritzat hartuz.

Morfologia

Amanita muscaria heldua.

Espezie honek txapel haragitsua dauka, 6 eta 15 cm arteko diametrokoa. Hasieran txapela ganbila da, baina gero lautu egiten da. Distiratsua da, euria egiten duenean hezea eta apur bat lingirdatsua da. Kolore gorri mina edo gorri-laranjaxka dauka (aldaeraren arabera), eta ia beti errezel orokorraren hondarrak diren ezkata edo adabakitxo zuri edo horixka ugariz estalita ageri da. Hala ere, kontuz ibili behar da espezie hau identifikatzerakoan, euri asko egiten duenean ezkata guztiak gal baititzake eta jangarria den kuletoarekin nahastu baitaiteke. Ale helduetan ertza ildaskatua da.

Txapel azpiko orriak trinko kokaturik dauzka. Askeak eta aldakorrak dira, zabalak, eta kolore zuria edo apur bat horia daukate.

Hanka zuria da, leuna, hasieran betea eta gero hutsa barrutik. Oinarri loditua dauka, erraboil antzekoa, eta bere inguruan bolba zuriaren hondarrak diren zirkulu kontzentrikoak dauzka. Eraztun zabal eta mintzaire batez horniturik dago, ildo gutxikoa, zuria edo horixka.

Haragi sendo zuria dauka. Txapelaren kutikularen azpian kolore laranjagoa dauka.

Espora zuri leun eta eliptikoz horniturik dago. Esporak hialinoak dira, ez amiloideak.

Ekologia

Amanita muscaria bat pinudi batean.

Amanita muscaria onddo kosmopolita da: urkidi, pinudi, izeidi, pagadi zein hariztietan bizi daiteke, Ipar hemisferioko eskualde epel eta borealetan. Hindu Kush bezalako eskualde beroetako mendi altuetan ere bizi da, bai eta Mediterraneo inguruan eta Erdialdeko Amerikan. Berriki egindako ikerketa molekularrek iradoki dutenez, badirudi jatorrizko arbasoa eskualde siberiar-beringiarrean sortu zela Tertziarioan, eta handik Asia, Iparramerika eta Europara hedatu zela.

Gizakiak Hego hemisferiora garraiatu du espezie hau, eta orain Australian, Zeelanda Berrian, Hegoafrikan eta Hego Amerikan ere bizi da, batez ere pinudi landaketak egin diren tokietan. Amanita muscariak herrialde horietako zuhaitz espezieekin (esaterako, eukaliptoekin) sinbiosiak eratu dituela dirudi, eta itxura batean gero berriro esportatu da beste herrialde batzuetara: Australiatik Argentinara igaro da eukaliptoarekin batera.

Normalean udaren azkenean eta udazkenean agertzen da. Askotan Boletus edulis espeziea agertzen den toki eta sasoi berean ikus daiteke.

Deskribapena

Perretxiko hau euliak harrapatzeko erabili izan da eta herri-literaturan ikur gisa. Zalantzarik gabe perretxikorik ezagunenetako bat da. Pozoitsua da, baina bere kolore ikusgarriek mundu magiko eta mitologikoko hainbat elezaharren protagonista bihurtu dute.

Hainbat modutan aurkesten da:

Aureola barietatea, kapela laranjagoa eta normalean garatxorik gabea eta mintz gutxiagoko bolbarekin.

Formosa barietatea, kapela hori-laranja eta garatxo horiekin eta oso aparte.

Regaliz barietatea, Europako iparraldeko basoetan ohikoa, kolore gorri-arrexka eta garatxo horiak hasieratik.

Kapela: Haragitsua, 6 eta 12 (20) cm. Arteko diametroa. Lehenik ganbila, gero zabaldua, distiratsua, hezea edo apur bat likatsua euriarekin, gorri-eskarlata edo gorri-laranja kolorekoa, ezkata edo garatxo ugariz estalia, ia piramidalak, zuriak edo apur bat horixkak, ale helduen ertza ildaskatua da.

Orriak: Estu, libreak, desberdinak, zabalak. Sabeldunak, zuriak edo horiz apur bat tindatuak,

Hanka: Zuria, leuna, lehenik betea, gero barnehutsa, oinarrian erraboil borobildu baten loditua zirkulu zentrokide zuriez edo kremaz apaindua, eta apur bat kotoi itxurakoak, bolba zuri eta irintsuaren hondarrak dira. Eraztun zabala, mintzezkoa, zintzilikaria, apur bat ildaskatua, zuria edo horiz zikinduta.

Haragia: Irmoa, zuria, laranjatua kapelaren azalpean, zapore leunsa eta errefrau (rábano) usain arina du.[4]

Nahasmen arriskua: Amanita muscaria, amanita caesarea Amanita crocea eta Russula generoko espezie gorri edo gorrixkekin nahas daiteke

Amanita caesarea jangarriarekin duen ezberdintasun nagusia da, honek orriak eta oina horiak dituela eta bolba mintzezkoa duela.

Toxikotasuna

Neurotropia-motako intoxikazioak eragiten ditu. Herrialde batzuetan, ondorio handirik gabe kontsumitzen da kapelaren azala kendu ondoren. Substantzia toxikoa azalean kontzentratuta dagoela dirudi, denbora luzez gatzetan eduki ondoren jaten dute.[5]

Intsektizida ona da eulien kontra, esnetan eta azukretan azala beratzen bada.

Siberiako kulturetan trantze txamanikoa lortzeko ere erabilia izan da.

Haluzinazioak LSD-ak sortzen dituenen antzekoak dira.

Siberian ez zuten beste intoxikatzailerik ezagutzen errusiarrek alkohola sartu arte. Koryaks-tribukoek onddo batzuk uretan irakiten zituzten. Gero likore hori edan eta intoxikatu egiten ziren, behartsuenek berriz, aberatsen denda inguruetara hurbiltzen ziren eta aberatsek egiten zuten txiza edaten zuten. Horrela aberatsak eta pobreak, denak intoxikatzen ziren.

Sasoia eta lekua

Uda amaieran eta udazkenean, bai koniferoen basoetan bai hostoerorkorren basoetan: Pinuak, izeiak, pagoak, urkiak etab.[6]

Humusean, leku goroldiotsuetan edo argi asko dagoen lekuetan, lur azidoak nahiago ditu.

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Asiako iparraldea; Australian, Zelanda berrian, Hegoafrikan eta HegoAmerikan sartua.

Analisi filogenetikoen arabera, espeziaren antzinako populazioak Siberian eta Beringiako zubian (Alaskako mendebaldea) eboluzionatuko zuen ziurrenik

Etimologia

Amanita grekotik dator eta Zilizia eta Siria arteko mendiari egiten dio erreferentzia, han oso ugariak ziren eta. Grezieraz beste esanahi bat ere badu, perretxikoa, kontzeptu orokor gisa. Muscaria berriz, latinetik dator “muscaria-avis” hitzetik, hau da, eulien-txori hitzetik.

Galeria

  • Amanita muscaria 120.jpg
  • Amanita muscaria 200.jpg
  • Amanita muscaria 77.jpg
  • Amanita muscaria 8.jpg

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. Ramsbottom J (1953). Mushrooms & Toadstools Collins, ISBN 1-870630-09-2
  3. Linnaeus C (1753). Species Plantarum: Tomus II, Holmiae. (Laurentii Salvii)
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). [ISBN: 84-505-1806-7 Mil setas ibericas. ] Diputacion foral de vizcaya, 160 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 309 or. ISBN 84-404-0530-8..
  6. Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 297 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Amanita muscaria Mycobank-en
  • Amanita muscaria Errotari mikologia elkartearen webgunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q131227
  • Commonscat Multimedia: Amanita muscaria
  • Wikispecies Espezieak: Amanita muscaria

  • Identifikadoreak
  • GND: 4154628-3
  • LCCN: sh88022141
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 9643
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 60470
  • Dyntaxa: 2976
  • EOL: 2866150
  • GBIF: 8168319
  • Index Fungorum: 161267
  • MycoBank: 161267
  • NCBI: 41956
  • WoRMS: 1456971
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: RQ7YY49K9Q
  • Wd Datuak: Q131227
  • Commonscat Multimedia: Amanita muscaria
  • Wikispecies Espezieak: Amanita muscaria


Euskal Herriko perretxiko eta onddoak
Amanita
Amanita eliae | Amanita irintsua (Amanita boudieri) | Amanita mairei | Amanita proxima (Amanita ovoidea var proxima) | Ardotsu (Amanita rubescens f. annulosulfurea) | Galdakao lanperna (Amanita rubescens) | Hiltzaile berdea (Amanita phalloides) | Hiltzaile goiztiarra (Amanita verna) | Kukuma (Amanita ovoidea) | Kukumelo ezkatagrisa (Amanita ceciliae) | Kukumelo grisa (Amanita vaginata) | Kukumelo gris-marroia (Amanita umbrinolutea) | Kukumelo laranja (Amanita crocea) | Kukumelo luzea (Amanita lividopallescens) | Kukumelo marroiska (Amanita fulva) | Kuleto faltsua (Amanita muscaria) | Kuletoa, gorringoa edo arrautza-perretxikoa (Amanita caesarea) | Lanperna ezkatahoria (Amanita franchetii edo Amanita aspera) | Lanperna ezkatazorrotza (Amanita echinocephala) | Lanperna horia (Amanita gemmata) | Lanperna iluna (Amanita spissa) | Lanperna limoia (Amanita citrina) | Lanperna txarra (Amanita pantherina)
Boletus
Boletus lupinus | Boletus dupainii | Boletus fechtneri | Boletus lateritius (Boletus queletii var. lateritius) | Boletus pseudoregius | Boletus rhodopurpureus | Boletus rhodoxanthus (Boletus sanguineus var. rhodoxanthus) | Boletus speciosus | Onddo erregea (Boletus regius) | Onddo hankaederra (Boletus calopus) | Onddo hankagorria (Neoboletus luridiformis, izen ohia Boletus erythropus) | Onddo hankazorrotza (Boletus appendiculatus) | Onddo iodousaindua (Boletus impolitus) | Onddo pinua (Boletus pinophilus, izen ohia Boletus pinicola) | Onddo purpura (Boletus purpureus) | Onddo zikina (Boletus luridus) | Onddobeltza (Boletus aereus) | Onddozuri mingotsa (Boletus radicans) | Quelet onddoa (Suillellus queletii, izen ohia Boletus queletii) | Rubroboletus legaliae edo Boletus splendidus | Satan onddoa (Boletus satanas) | Udako onddozuria (Boletus reticulatus, izen ohia Boletus aestivalis) | Udazkeneko onddozuria (Boletus edulis)
Leccinum
Russula
Gibel beltz-ubela (Russula atropurpurea edo Russula krombholzii) | Gibel hankagogora (Russula rosacea) | Gibel hori-ubela (Russula violeipes) | Gibel kamalehoia (Russula risigallina edo Russula chamaeleontina) | Gibel karramarroa (Russula xerampelina) | Gibel kuletoa (Russula aurea edo Russula aurata) | Gibelaranja hankagorria (Russula decolorans) | Gibelaranja orinduna edo gibelorriska maltzmina (Russula badia) | Gibelarrosa goiztiarra (Russula vesca) | Gibelarrosa horikorra (Russula puellaris) | Gibelarrosa liraina (Russula rosea) | Gibelberde iluna (Russula parazurea) | Gibelberde orrikrema (Russula aeruginea) | Gibelberde orrizuria (Russula heterophylla) | Gibelgorri geraniousaina (Russula pseudointegra) | Gibelgorri hankagogorra (Russula lepida) | Gibelgorri okagarria (Russula emetica) | Gibelgorri orriurdinska (Russula nobilis edo Russula mairei) | Gibelgorria edo Gibelmarroi orriosoa (Russula integra) | Gibelgorriska eztiusaina (Russula melliolens) | Gibelgris kirasduna (Russula pectinata) | Gibelhori hankagrisa (Russula claroflava) | Gibelhori orrilaranja (Russula lutea) | Gibelilun errea (Russula adusta) | Gibelilun orrimina (Russula acrifolia) | Gibelilun orrizabala (Russula nigricans) | Gibelilun zuri-beltza (Russula albonigra) | Gibel-laranja orinduna (Russula maculata) | Gibelmarroi ildaskatua (Russula amoenolens) | Gibelmore hankamorea (Russula torulosa) | Gibelmore hauskorra (Russula fragilis) | Gibelokre almendrausaina (Russula grata edo Russula laurocerasi) | Gibelokre hankazuria (Russula ochroleuca) | Gibelokre kirasduna (Russula foetens) | Gibelokre konpotausaina (Russula fellea) | Gibelokre orrizuria (Russula farinipes) | Gibeloliba (Russula olivacea) | Gibelubel iodousaina (Russula turci) | Gibelubel orriahula (Russula romellii) | Gibelubel orrikrema (Russula grisea) | Gibelubel polita (Russula amoena) | Gibelubel puntaduna (Russula caerulea) | Gibeluraina (Russula rosea edo Russula lepida var. lactea) | Gibelurdina (Russula virescens) | Gibelzuri orribildua (Russula chloroides) | Gibelzuri orrizabala (Russula delica) | Pinudi-gibelgorria (Russula sanguinea) | Pinudi-gibelubela (Russula sardonia) | Russula decipiens | Russula veternosa | Urritxa (Russula cyanoxantha)
Tricholoma
Agaricus
Hygrophorus
Hypholoma
Inozibea (Inocybe)
Esnekia (Lactarius)
Esnatoa (Lactarius volemus) | Esneardotsua (Lactarius sanguifluus) | Esnegorri faltsua (Lactarius torminosus) | Esne-gorria (Lactarius salmonicolor) | Esnegorri, piñutela edo nizkaloa (Lactarius deliciosus) | Esneki argia (Lactarius pallidus) | Esneki arrunta (Lactarius quietus) | Esneki gibelkolorea (Lactarius hepaticus) | Esneki hankazulatua (Lactarius scrobiculatus) | Esneki laranja (Lactarius auranticus) | Esneki teilamina (Lactarius rufus) | Esneki zonaduna (Lactarius zonarius) | Esneki zuri-orriarrosa (Lactarius controversus) | Esneki zuri-orribildua (Lactarius pipetarus) | Esneki zuri-orrizabala (Lactarius vellereus) | Kanfor-esnekia (Lactarius camphoratus) | Lactarius acerrimus | Lactarius acris | Lactarius pubescens | Lactarius rubrocinctus | Lactarius tabidus | Lactarius vietus | Pagadi-esneki berdea (Lactarius blennius
Cantharellus
Hygrocybe
Lepista
Gymnopus 
Clitocybe
Lycopedon
Marasmio (Marasmiellus)
Melanoleuca
Karraspina (Morchella)
Mycena
Besteak

Asterophora : Niktali handia (Asterophora lycoperdoides)
Astraeus : Izarputz higrometro, izarputz, lurrizar edo lur-izarra (Astraeus hygrometricus)
Aureoboletus : Onddo azpilimoia (Aureoboletus gentilis)
Bisporella : Egur-orin horia (Bisporella citrina edo Calycella citrina)
Bovista : Astaputz berunkara (Bovista plumbea)
Bulgaria : Mukibotoi beltza (Bulgaria inquinans)
Calocera : Mukiadar luzea (Calocera viscosa)
Calocybe : Zizazuria (Calocybe gambosa) | Ziza zuri-morea (Calocybe ionides)
Calvatia : Astaputz erraldoi, putzaundi edo otsoputz handia (Calvatia gigantea edo Langermannia gigantea) | Astaputz mailukatua (Calvatia utriformis)
Chalciporus : Piper-onddoa (Chalciporus piperatus)
Chlorociboria : Gardinga (Chlorociboria aeruginascens)
Chlorophyllum : Galanperna mamigorrizka (Chlorophyllum rhacodes)
Chroogomphus  : Lerdeki marroia (Chroogomphus rutilus)
Clathrus : Izar gorria (Clathrus archeri) | Kaiola gorria (Clathrus ruber)
Clavariadelphus : Joiki arrunta (Clavariadelphus pistillaris)
Clavulina : Atzapar zimurra (Clavulina rugosa)
Clitopilus : Errotari edo Salataria (Clitopilus prunulus)
Coltricia : Onddo-ardagai iraunkorra (Coltricia perennis)
Coprinus  : Urbeltz argala (Coprinus plicatilis edo Parasola plicatilis) | Urbeltz elurzuria (Coprinus niveus edo Coprinopsis nivea) | Urbeltz galparduna (Coprinus comatus) | Urbeltz gorritzailea (Coprinus atramentarius) | Urbeltz mikaduna (Coprinus micaceus edo Coprinellus micaceus) | Urbeltz ugaria (Coprinus disseminatus edo Coprinellus disseminatus) | Urbeltz zuri-beltza (Coprinus picaceus edo Coprinopsis picacea)
Cordyceps  : Beldar-mazoa (Cordyceps militaris) | Boilur-mazoa (Cordyceps capitata edo Elaphocordyceps capitata)
Cortinarius : Cortinarius torvus | Cortinarius triumphans | Sare bikaina (Cortinarius praestans) | Sare hiltzaile edo kortinario hiltzaile gorria (Cortinarius orellanus) | Sare mingotsa (Cortinarius Causticus) | Sareokre ezkatatsua (Cortinarius humicola) | Zare zinabrioa (Cortinarius cinnabarinus edo Dermocybe cinnabarina)
Craterellus : Saltsa-perretxiko beltza (Craterellus cornucopioides)
Crepidotus : Txirla biguna (Crepidotus mollis)
Crucibulum : Kabia horia (Crucibulum laeve)
Cyathus : Makal-ziza (Cyclocybe aegerita)
Cyclocybe  : Kabi ildaskatua (Cyathus striatus)
Cystoderma : Galanperna zokousaina (Cystoderma amianthinum) | Galanperna arrosa (Cystoderma carcharias)
Disciotis : Katilu zaintsua (Disciotis venosa)
Elaphomyces : Basahuntz-boilurra (Elaphomyces granulatus)
Entoloma : Azpiarrosa maltzurra (Entoloma sinuatum edo Entoloma lividum) | Azpiarrosa klorousaina (Entoloma rhodopolium edo Entoloma nidorosum) | Azpiarrosa hankaberdea (Entoloma incanum) | Azpiarrosa goiztarra (Entoloma clypeatum)
Exidia : Mukiziza beltza (Exidia glandulosa)
Fistulina : Idi-mihi edo Idi-mina (Fistulina hepatica)
Flammulina : Kolibia zolabeltza (Flammulina velutipes)
Galerina : Galera hiltzailea (Galerina marginata) | Supizteko ardagaia (Fomes fomentarius)
Ganoderma : Ardagai zapala (Ganoderma applanatum) | Ardagai pipa (Ganoderma lucidum)
Geastrum : Izarputz gorriska edo lurrizar argia (Geastrum fimbriatum edo Geastrum sessile) | Izarputz hirukoitza (Geastrum triplex)
Gomphidius : Alertze-lerdeki (Gomphidius maculatus) | Lerdeki arrosa (Gomphidius roseus) | Lerdeki hankahoria (Gomphidius glutinosus)
Gomphus : Iltze ubela (Gomphus clavatus)
Gymnopilus : Egur-ziza bikaina (Gymnopilus junonius) | Egur-ziza zola zuria (Gymnopilus penetrans)
Gyrodon : Haltza-onddo (Gyrodon lividus)
Gyromitra : Mitra marroia (Gyromitra infula) | Mitra muina (Gyromitra esculenta)
Gyroporus : Onddo gaztaina (Gyroporus castaneus)
Hebeloma  : Arbiki azukrerrea (Hebeloma sacchariolens) | Arbiki erroduna (Hebeloma radicosum) | Arbiki falkaduna (Hebeloma sinapizans) | Arbiki pintoa (Hebeloma mesophaeum)
Helvella  : Helvella solitaria | Kaliza zuri-beltza (Helvella leucomelaena edo Dissingia leucomelaena) | Mitra beltza (Helvella lacunosa) | Mitra malgua (Helvella elastica) | Mitra zuria (Helvella crispa) | Kaliza arrunta (Helvella acetabulum edo Acetabula vulgaris)
Hercium : Auntz-bizarra (Hericium erinaceus)
Hydnum : Tripaki argi, Zizauri edo Negu ziza (Hydnum repandum)
Hygrophoropsis : Zizahori faltsua (Hygrophoropsis aurantiaca)
Hymenopellis : Kolibia erroluzea (Hymenopellis radicata)
Infundibulicybe : Urri-ziza (Infundibulicybe geotropa edo Clitocybe geotropa)
Lakaria (Laccaria) : Lakaria arrunta (Laccaria laccata) | Lakaria ubela (Laccaria amethystina)
Lencites : Ardagai mehea (Lenzites betulina edo Lenzites betulinus)
Lentinellus : Anis-belarria (Lentinellus cochleatus)
Lentinus: Katamotz-belarria (Lentinus tigrinus)
Leucocortinarius : Sare orrizuria (Leucocortinarius bulbiger)
Leucopaxillus : Bitigar mingotsa (Leucopaxillus gentianeus) | Bitigar sendoa (Leucopaxillus lepistoides edo Leucopaxillus bola)
Limacella : Ardo koloreko limazela (Limacella delicata edo Limacella vinosorubescens) | Limacella illinita | Limacella guttata
Lycogala : Lycogala epidendrum
Lyophillum : Ziza zaulia (Lyophyllum decastes) | Lyophyllum loricatum
Macrocystidia : Arrain-ziza (Macrocystidia cucumis)
Marasmiellus : Adarretako marasmioa edo Xiria (Marasmiellus ramealis) | Marasmiellus candidus
Melanophyllum : Melanophyllum haematospermum
Meripilus : Ardagai erraldoia (Meripilus giganteus)
Mitrula : Mitratxo laranja (Mitrula paludosa)
Mutinus : Txakur-zakila (Mutinus caninus)
Omphalotus : Apo-ziza edo Ziza hori faltsua (Omphalotus olearius)
Ramaria : Atzapar puntagorria (Ramaria botrytis)

Rhodocollybia : Kolibia gurinkara (Rhodocollybia butyracea) | Kolibia hanka-bihurria (Rhodocollybia prolixa) | Kolibia herdoildua (Rhodocollybia maculata)