Haltza-onddo

Haltza-onddoa
Gyrodon lividus...jpg
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa 22
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaPaxillaceae
GeneroaGyrodon
Espeziea Gyrodon lividus
Sacc., 1888
Mikologia
Pores icon.png 
poroak himenioan
Flat cap icon.svg 
txapel laua
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Olive spore print icon.png 
espora olibak dauzka
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Haltza-onddoa (Gyrodon lividus) onddo espezie bat da.

Ez da oso ohikoa Euskal Herrian. Erdipurdiko jangarria. Lehenik habitata du ezaugarri, gero bere kolore hori-limoia eta azkenik poro dekurrenteak.

Deskribapena

Kapela: 4 eta 12 cm arteko diametrokoa, lehenengo sabeldua, gero laua eta irregularra, ertza mehea, ia biribilkatua hasieran, soberakinarekin, gainerakoen kolore berekoa, azala nahiko lodia, bereiz daitekeena, opakoa, ez oso zaila, lehorra eta distiratsua eguraldi sikuan, biskosa hezetasunarekin. Beix-oliba kolorekoa, arre zurbila edo arrea distira gorrixkekin. Zuntz harramazkatsuz estalita dago, honek itxura iletsua edo feltrozkoa ematen dio.

Tutuak: Dekurrenteak, meheak, nekez bereiz daitezkeenak, motzak, lehenik horixkak, gero berdexkak.

Tutu dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak edo tutuak.

Poroak: Txikiak, irregularrak, tutuen kolorekoak, behatzarekin sakatzean urdindu egiten dira, tonu iluna hartuz kaltetutako aldeetan.

Hanka: Mehea, betea, gogorra, arrexka, erdian edo zerbait eszentrikoa, batzuetan kurbatua, malgua, oinarrirantz mehetua, kapelaren koloreko zuntz luzangak ditu, arre-ardo kolorea oinarrian, arre-beltzaxka maneiatutako lekuetan. Mizelio ugari oinarrian, distiratsua, arre-gorrixka.

Haragia: Ez da oso lodia, nahiko trinkoa hasieran, gero kapelarena harrotu egiten da, kolore hori zurbilekoa, ebakitzean kolore berde arina hartzen du, ondoren arrosara pasatzen da edo arre-gorrixka ilunera oinarrian. Azido zapore apur bat eta fruta usain leuna.[1]

Etimologia: Gyrodon terminoa grekozko “gyros” hitzetik dator, biribila esan nahi duena, eta grezierazko “odon” hitzetik, biribilean jarritako hortza (túbulos) esan nahi duena. Lividus epitetoa berriz latinetik dator, “livido” hitzetik. Kapelaren kolore argiagatik.

Jangarritasuna

Jangarri erdipurdikoa[2]

Nahasketa arriskua

Espezie nahasezina da, Polyporus batzuen antza duelako eta haltzen azpian hazten delako. Horiekin mikorrizak ezartzen ditu.[3]

Sasoia eta lekua

Uda bukaeran eta udazkenean. Haltzetan bakarrik, errekastoen ertzetan, nahiago ditu lur heze eta zingiratsuak. Ez da oso ohikoa.[4]

Banaketa eremua

Europa, Txina, Japonia, Kalifornia,Turkia.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 39 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 134 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 495 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 32 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1194792
  • Commonscat Multimedia: Gyrodon lividus

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 60233
  • Catalogue of Life: 142016
  • Dyntaxa: 749
  • EOL: 1029724
  • GBIF: 2525619
  • Index Fungorum: 164515
  • MycoBank: 164515
  • NCBI: 85971
  • Wd Datuak: Q1194792
  • Commonscat Multimedia: Gyrodon lividus