Gudari

Artikulu hau indar armatu bateko kideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gudari (argipena)».
Austriar gudariak, herrialde hartako Lehorreko Armadakoak.

Gudaria, gerraria (Ipar Euskal Herrian, gerlaria) edo militarra estatu bateko Indar Armatu bateko kide den pertsona da. Halaber, estatuaren aurkako indar subertsiboetako kideek edota gerrillariek ere euren buruari hala deitu ohi diote, militar hitzak duen legitimotasun eta legezkotasun kutsua bereganatu nahian.

Eusko gudariak

Eusko Gudarosteko gudariei monumentua, 2018an inauguratua Gernikan.

Eusko Gudarostea osatzen zuten gizon-emakumeak izendatzeko, eusko gudari izena erabiltzen da, edo besterik gabe gudari.

ETA erakunde armatua begi onez dakusan sektore batek, eztabaidak eztabaida, (eusko) gudari terminoa darabil ETAko kideak izendatzeko, Eusko Gudarosteko gudari haien jarraipen historikoak izango bailiran.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q47064
  • Commonscat Multimedia: Military people

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300025450
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D008889
  • Wd Datuak: Q47064
  • Commonscat Multimedia: Military people