Gibelokre kirasdun

Gibelokre kirasduna
Russula foetens.JPG
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa 22
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula foetens
Pers., 1796

Gibelokre kirasduna (Russula foetens) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Autore batzuek pozoitsutzat jotzen dute, eta, egia esan, gustu garratza eta desatsegina du, eta duen usain kirasdunarekin batera, perretxiko ez-jangarri bihurtzen dute.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 15 (20) cm arteko diametrokoa, arre-okre kolorekoa edo lehoiaren kolorekoa, ilunagoa erdian. Ia globoaren formakoa, gero laua, ia hondoratua. Azala oso likatsua du, eta ertza oso ildaskatua, orrien norabidean hausten da.

Orriak: Zurixkak, meheak, tarte handiarekin, libreak, eta gaztaroan tantatxo urtsuekin, zahartzean arrez zikinduak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuri-okrea, arrez zikinduak, sendoa, hutsa, eta leizetsua.

Haragia: Zurixka, aireak ukitzen dionean ilundu egiten da, hauskorra, usain sendokoa, desatsegina eta zapore garratza duena.[1]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore hori daukatelako Russula generoko espezie askok. Foetens epitetoa, "fétido"-tik dator. Bere usain gogor eta desatseginagatik.

Jangarritasuna

Ez da jangarria, bere usain desatseginagatik eta zapore garratzagatik.[2]

Nahasketa arriskua

Russula laurocerasi delakoarekin, almendra mingotsen usain sendokoa, Russula sororia espeziarekin, zapore garratzekoa, Russula pectinata perretxikoarekin zapore garratzekoa , eta hasieran Russula foetens delakoaren usainarekin eta gero frutarenarekin eta zapore gozoko Russula pectinatoides delakoarekin.[3]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenaren hasieran, ohikoa da hostoerorkorren basoetan, leku hezeetan.[4]

Banaketa eremua

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 480 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 384 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 411 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q854895
  • Commonscat Multimedia: Russula foetens
  • Wikispecies Espezieak: Russula foetens

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 60070
  • Catalogue of Life: 142592
  • Dyntaxa: 5865
  • EOL: 156436
  • GBIF: 2551447
  • Index Fungorum: 187177
  • MycoBank: 187177
  • NCBI: 131541
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: 8607TEF77L
  • Wd Datuak: Q854895
  • Commonscat Multimedia: Russula foetens
  • Wikispecies Espezieak: Russula foetens