Gibelmore hauskor

Gibelmore hauskorra
Russula fragilis.jpg
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa 22
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula fragilis
Fr., 1838
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Inedible toxicity icon.png 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelmore hauskorra (Russula fragilis) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Russula txiki bat da, kolore oso aldakorrekoa, forma ia arrosetan agertzen dena, Russula emetica taldekoekin nahastua izateraino. Eskuarki dentikulatutako orriak nahiko ezaugarri erosoak dira bereizteko.

Deskribapena

Kapela: 2 eta 6 cm arteko diametrokoa, delikatua eta hauskorra, hasieran ganbila eta gero laua eta erdialdean titi apur batekin. Gaztetan, ertza makurtuta, uhindua eta lotua egoten da, baina argi eta garbi ildaskatua da. Azala nahiko bereizgarria, likatsua, distiratsua eta kolore askotarikoa eta aldakorra du, bere kolore tipikoa arrosa-morearen edo lila-purpuraren nahasketa da, eta erdigunea ilunagoa du, gris-morea izan ohi da, eta gainazal osoan kolore berde-oliba, arre-horixka eta abar izan ditzake.

Orriak: Ertz berezi eta hortz finekin eta kolore zurixkakoak edo krema-zurixkak eta tarte apur batekin.

Hanka: Zilindrikoa da, baina oinarria lodiagoa du, oso hauskorra eta zuria da, eta tindu grisak hartzen ditu, eta pixka bat horiz zikintzen da ukitzean.

Haragia: Mehea eta hauskorra, oso urria kapelan, zuria, baina orban horiekin erasotako lekuetan, azkenean grisaxka kolorekoa, usaina leuna du, fruta usain antzekoa eta zapore garratza. Sulfato de hierro-rekin erreakzio ia nulua ematen du.[1]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako russula generoko espezie askok. Fragilis epitetoa ere latinetik dator eta apurkorra esan nahi du. Bere hauskortasunagatik.

Jagarritasuna

Ez da jangarria[2]

Nahasketa arriskua

Russula fragilis delakoaren forma gorrixkak Russula emetika tipoaren oso antzekoak dira, baina itxura argalagoa dute eta orrien ertzek dentikulatuak dira. Dozena erdi bat Russula fragilis aldaera daude.[3]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean bizi da hostozabaletan eta koniferoen basoetan, leku hezeetan.[4]

Banaketa eremua

Europa, Asia, Ipar Amerika.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 134 or. ISBN 84-505-1806-7..
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 404 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 357 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 72 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1516668
  • Commonscat Multimedia: Russula fragilis
  • Wikispecies Espezieak: Russula fragilis

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 60071
  • Catalogue of Life: 142593
  • Dyntaxa: 5867
  • EOL: 10406777
  • GBIF: 2551254
  • Index Fungorum: 187529
  • MycoBank: 187529
  • NCBI: 131542
  • Wd Datuak: Q1516668
  • Commonscat Multimedia: Russula fragilis
  • Wikispecies Espezieak: Russula fragilis