Gibelgorri okagarri

Gibelgorri okagarria
Russula emetica 117475.jpg
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa 22
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula emetica
Pers., 1796
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Adnate gills icon2.svg 
himenioa adnatua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Poisonous toxicity icon.png 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelgorri okagarria (Russula emetica) Russulaceae familiako onddo espezie bat da. Bereizteko espezie zaila da eta aldaerak ditu. Zapore mina duenez, ez dugu jango konturatu gabe.

Deskribapena

Kapela: 6 eta 9 cm arteko diametrokoa, gorria edo gorri-zinabrio kolorekoa; lehenik ganbila, gero laua eta azkenik hondoratua. Azala leuna, distiratsua eta banangarria da, ertza ildaskatua eta erdialdea baino zurbilagoa.

Orriak: Zuriak, berdinak, libreak edo itsatsiak, ez oso estu eta tarteko orritxorik gabe.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zilindrikoa, zuri garbia, liraina, betea eta hauskorra.

Haragia: Zuria, mamitsua, biguna, zapore garratza, mina, eta usain atseginekoa. Sulfato de hierro-rekin arrosa zurbil kolorea hartzen du.[1]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Emetica epitetoa grekotik dator, "emetikos" hitzetik, oka eginarazten duela esan nahi du. Bere efektu toxikoengatik.

Jangarritasuna

Baztertu egin behar da. Zapore garratz eta minagatik eta batzuentzat toxikoa izan daitekeelako.[2]

Nahasketa arriskua

Beste Russula gorri batzuekin, hala nola Russula fragilis txiki eta oso hauskorrarekin, Russula Mairei, Russula luteotacta, etab.[3]

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean, ohikoa hostoerorkorretan eta koniferen basoetan.[4]

Banaketa eremua

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Iparraldeko Asia.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 498 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 133 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 415 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 70 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q614625
  • Commonscat Multimedia: Russula emetica
  • Wikispecies Espezieak: Russula emetica

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 60065
  • Catalogue of Life: 142590
  • Dyntaxa: 5857
  • EOL: 158024
  • GBIF: 2551213
  • Index Fungorum: 191650
  • MycoBank: 191650
  • NCBI: 152958
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: V97476M2XD
  • Wd Datuak: Q614625
  • Commonscat Multimedia: Russula emetica
  • Wikispecies Espezieak: Russula emetica