Gibelgorri geraniousain

Gibelgorri geraniousaina
Russula pseudointegra - holubinka ruměná.JPG
Commons-logo.svg Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa 22
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula pseudointegra
The ID "Q3270685, Q47118037" is unknown to the system. Please use a valid entity ID., 1907

Gibelgorri geraniousaina (Russula pseudointegra) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.

Kalitate gutxiko jangarria, haragi mingotsa.

Deskribapena

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa. Hasieran ia globo itxurakoa, gero ganbila, amaieran zabaldua eta gingilduna, gorria edo gorri-eskarlata kolorekoa, eta arrosaz koloregabetzeko joera du. Azala zati batean bereiz daiteke, denbora hezean likatsu samarra.

Orriak: Berdinak, atxikiak, estu samar, hasieran zurixkak, azkenean esporen okre zurbilez tindatuak.

Hanka: 4 - 8 x 2 - 3 cm-koa, ia zilindrikoa, betea, irmoa, kolore zurixkakoa, zahartzean griserako joera du.

Haragia: Lodia, gogorra, zuria, gorrixka azalaren azpian. Zapore engainagarria du, hasieran ona, eta handik gutxira mingotsa edo garratza. Batzuentzat fruta usaina gogorarazten du, beste batzuentzat geranio usaina.

Erreakzio kimikoak: guiaco: ez du erreakzionatzen edo oso gutxi; sulfato ferroso: gris-arrosa; fenol: arre-txokolate kolorea; amoniaco: ez du erreakzionatzen.[1]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarriak: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Pseudointegra epitetoa Russula integra espeziaren antzekoa delako.

Jangarritasuna

Ezin da jan haragiaren zapore garratzagatik.[2]

Nahasketa arriskua

Oso erraza da kapela gorriko eta oin zurixkako beste Russula batzuekin nahastea. Russula amarissima, Russula lepida eta Russula rubra delakoekin nahas daiteke.[3]

Sasoia eta lekua

Udatik udazkenera, lur heze edo lohitsuetan, hostozabalen hosto hilen artean. Oso ohikoa da haritzetan, pagoetan eta intxaurrondoetan, buztinezko eta silizezko lurretan.[4]

Banaketa eremua

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 492 or. ISBN 84-404-0530-8..
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 394 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 341 or. ISBN 84-282-0541-6X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 68 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q670090
  • Commonscat Multimedia: Russula pseudointegra

  • Datu taxonomikoak
  • BioLib: 60097
  • Dyntaxa: 5916
  • EOL: 160638
  • GBIF: 2551551
  • Index Fungorum: 204105
  • MycoBank: 204105
  • NCBI: 176818
  • Wd Datuak: Q670090
  • Commonscat Multimedia: Russula pseudointegra