Encyclopædia Britannica

Entziklopedia britainiarra, 2002ko gehigarriarekin

Encyclopædia Britannica ingelesezko entziklopedia orokorra da, mundu osoan ezagunenetarikoa eta baliotsuenetarikoa, dedikazio osodun 19 editorek eta 4.000 parte hartzaile adituk osatutako taldeak idatzitakoa, tartean, Nobel Saria irabazi duten 110 pertsona eta Estatu Batuetako bost presidente ibili dira. Artikulu horiek, oro har, zehatzak, fidagarriak eta ondo idatziak izan ohi dira.

Jatorrian, Edinburghen (Eskozian) argitaratzen zuten. Lehen edizioa 1768 eta 1771 artean datatua dago. 1901 arte Edinburghen argitaratu zen. Urte hartatik gaur egun arte Ameriketako Estatu Batuetan egiten dute.

1933an, "Etengabeko berrikuspenen" politika ezarri zuen lehen entziklopedia bihurtu zen, non entziklopedia etengabe berrinprimatzen den eta artikulu bakoitza programa batekin eguneratzen den.

2012ko martxoaren 13an, Entziklopedia Britainiarreko editoreek paperean inprimatzeari utzi eta web edizioan zentratuko zirela iragarri zuten, 1994. urtean hasi ziren online bertsioa eskaintzen.

Egungo edizioak, hamabosgarren edizioak, hiru zati bakarreko egitura du: 12 liburukiko Mikropædia bat (normalean 750 hitz baino gutxiago izaten dituztenak), 17 liburukiko Macropædia artikulu luzeekin (2 eta 310 orrialde artean dituztenak) eta giza ezagutzaren eskema hierarkikoa ematen duen bolumen bakarreko Propædia bat. Mikropædia gertaerak azkar bilatzeko pentsatuta dago, eta Macropædiarako gida bat da; irakurleei Propædiaren eskema aztertzea gomendatzen zaie, materia baten testuingurua ulertzeko eta beste artikulu zehatzagoak aurkitzeko.

Britannicaren tamaina, orokorrean, konstante mantendu da azken hirurogeita hamar urteotan; berrogei milioi hitz inguru eta bostehun mila artikulu. Ameriketako Estatu Batuetan 1901etik egiten den arren, entziklopediak bere ohiko ortografia britainiarra mantendu du idazterakoan, adibidez, labour hobetsiz ("lana" adierazteko) labor hitz estatubatuarraren ordez.

Bere historian zehar, Britannicak etekin ekonomikoak lortzeko zailtasunak izan ditu, entziklopedia pribatu askok bezala.


Edizioen historia

Edizioa/gehigarria Urtea Tamaina Erredaktore nagusia(k) Oharrak
1.a
1768-1771
3 bolumen
2.670 orri
160 irudi
William Smellie
Nagusiki editore bakar batek idatzia, Smellie-k. 30 artikulu dira 3 orri baino luzeagoak.
2.a
1777-1784
10 bolumen
8.595 orri
340 irudi
James Tytler
150 artikulu luze. Akats asko orrikapenean. Mapa guztiak "Geografia" atalaren barruan.
3.a
1788-1797
18 bolumen
14.579 orri
542 irudi
Colin Macfarquhar y George Gleig
10.000 mila ale saldu ziren eta 42.000 libra esterlina irabazi. Sinbolo kimikoen lehen agerpena.
3.aren gehiagarria
1801
2 bolumen
1.624 orri
50 irudi
George Gleig
Thomas Bonar-ek lortzen ditu eskubideak.
4.a
1801-1809
20 bolumen
16.033 orri
581 irudi
James Millar
Egileek mantentzen dute, lehen aldiz, ekarpenen copyright-a.
5.a
1817
20 bolumen
16.017 orri
582 irudi
James Millar
Galerak izan zituztek Millar-ek eta Andrew Bell-ek; eskubideak saldu zituzten Archibald Constable-ri.
5.aren gehigarria
1816-1824
6 bolumen
4.933 orri
125 irudi
Macvey Napier
Laguntzaile berriak biltzen dira proiektura: Sir Humphry Davy, Sir Walter Scott eta Malthus.
6.a
1820-1823
20 bolumen
Charles Maclaren
Constable-ren porrota 1826an; Adam Black-ek berreskuratuko ditu eskubideak.
7.a
1830-1842
21 bolumen, 17.101 orri, 506 irudi, 187 orriko aurkibidea
Macvey Napier, James Browne, LLD
Laguntzaile famatuen sarea zabaltzen da: Sir David Brewster, Thomas de Quincey, Antonio Panizzi
8.a
1853-1860
21 bolumen, 17.957 orri, 402 irudi; 239 orriko aurkibidea, aparte, 1861an arg.
Thomas Stewart Traill
344 laguntzaile William Thomson barne
9a
1875-1889
24 bolumen, aurkibidea bolumen oso bat baino luzeago
Thomas Spencer Baynes (1875-1880); geroago W. Robertson Smith
Gehiena la berria; oso akademikoa; oso pirateatua Estatu Batuetan
10.a,
9.aren gehigarria
1902-1903
11 bolumen, gehi 9.aren 24 bolumenak4
Sir Donald Mackenzie Wallace eta Hugh Chisholm Londres-en; Arthur T. Hadley eta Franklin Henry Hooper New York-en
AEBetako enpresa batek eskubideak erosi zituen 1901ean; salmenta-metodo erasokorrak erabiltzen ditu
11.a
1910-1911
28 bolumen, eta beste bat aurkibiderako
Hugh Chisholm Londresen, Franklin Henry Hooper New Yorken
Maila akademiko altua; artikulu gehiago baina laburragoak; jabeak Horace Everett Hooper eta eskubideak Sears Roebuck-i saldu zizkion 1920an.
12.a,
11.aren gehigarria
1921-1922
3 bolumen, 11.aren 28ak
Hugh Chisholm Londresen, Franklin Henry Hooper Nueva Yorken
Mundukoegoeraren laburpena, Lehen Mundu Gerra aurretik eta ondoren
13.a,
11.aren gehigarria
1926
3 bolumen, 11.aren 28ak
James Louis Garvin Londresen, Franklin Henry Hooper New Yorken
12. edizioaren gehigarriaren ordezkapena, 1910-1926 arteko gertaeren azalpen egokiagoarekin
14.a
1929-1933
24 bolumen
James Louis Garvin Londresen, Franklin Henry Hooper New Yorken
Depresio Handiaren aurretik argitaratua, porrot ekonomikoa
14.a berrikusia
1933-1973
24 bolumen
Franklin Henry Hooper 1938 arte; geroago Walter Yust, Harry Ashmore, Warren E. Preece, William Haley
1936an hasi zen etengabeko berrikuspena: artikulu bakoitza berrikusten da bi aldiz, gutxienez, hamarkada bakoitzean
15.a
1974-1984
30 bolumen
Warren E. Preece, geroago Philip W. Goetz
Aparteko aurkibidea kentzen da
1985-2010
32 bolumen
Philip W. Goetz, geroago Robert McHenry, egun Dale Hoiberg
bertsio berriak epe laburragoetan
Oharra:

CD-ROMeko lehen edizioa 1994an argitaratu zen, baita online bidezko sarbidea bazkideentzat ere.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Entziklopedia Britainiarra on-line
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q455
  • Commonscat Multimedia: Encyclopædia Britannica
  • Wikispecies Espezieak: The Encyclopaedia Britannica

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 182582870
  • BNF: 12294436q (data)
  • GND: 4284672-9
  • LCCN: nr89013909
  • NDL: 00627915
  • NKC: ko2002102484
  • SUDOC: 031794831
  • IPNI: 18664-2
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q455
  • Commonscat Multimedia: Encyclopædia Britannica
  • Wikispecies Espezieak: The Encyclopaedia Britannica